XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ICHTORIO-MICHTERIO

Jesus Jauna eta Joni Petri

Bertze orduz, beraz, Jesus Jauna bazabilan mundu huntan, Jon Doni Petri handiarekin.

Ilhuntche batez, lo egitea galdatu zuten etche batean, eta, baietz, erran zioten berehala, gambera bat, eta gambera hartan, ohe bat izanen, zutela.

Sari zerbait jende heieri eman beharrez, aire berean galdegin zioten.

Jesusek zer lanetan ari behar ziren biharamunean; eta erran zioten ogi jotzen ari behar zirela.

Jesusek manatu zioten orduan, desmezua eman zezoten langileeri, ogiak joko zituztela harek eta haren lagunak.

Eta erran bezala egin zuten jende heiek.

Biharamunean, etcheko nausiak ongi uste zuen Jesus eta Jon Doni Petri argia gabe hasiko zirela lanean.

Bainan, hauk batre ez mugitzen!.

Kechu ziren bazterrak....

Hor, menturatzen da nausia gamberan sarturik erraitera: haimbertze ogi izanki jotzeko eta ez zirenez bada ohartzen: argia zela aspaldi hartan?.

- Hek baietz, jeikiko zirela.